Lehendakaria kezkatuta dago. «Euskaldun guztiok batuko gaituen himnoa behar dugu» aitortu du. Baina nork eginen du? Bilera luze baten ondotik adostasuna lortu dute: Ray eta Nik izanen dira euskal ereserkiaren egile. Erronka handia bi artista hauentzat. Talentua eta eskarmentua nahikoa badute ere metodo berri bat asmatu behar izan dute erronka horri aurre egiteko, metodo mistoa. Orain herriz herri ibiliko dira euskaldun orok ikasi eta bere egin dezan euskal ereserki berria.
Azken emanaldia
Azken emanaldia azaroaren 19an izanen da, kasu honetan larunbatarekin eta 20:00etan, Lixoia ostatuan. Bazen behin clown taldeak Sexijentziak askatuz lana eskainiko du. Antzezlan hau aktore bakar baten (Itziar Saenz de Ojer) inguruan ematen den bakarrizketa da. Pedro Arnaezen gidaritzapean, clown formatuak eskaintzen duen inozentzia eta umorea, harreman erotikoek sortzen dituzten hainbat sinismen oker eta exijentziak aztertzeko erabiliko dira. Benetan gutariko bakoitzak gure sexualitatearen jabe izateak duen garrantziaren aldarrikapena, alegia.