Matias Irazoki zena omenduko dute musikariek Beran azaroaren 12an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko azaroaren 8a

Matias Irazoki zena, Zizkuitz txarangakoekin batera.

Larunbatean 13:00etan eginen dute Xuga ostatuaren atarian jarriko den karpan

Zizkuitz txarangak eta bertze musikari batzuk Matias Irazoki zenari omenaldia eskainiko diote azaroaren 12an, larunbatean 13:00etan Berako Xuga ostatuaren atarian, kontzertu batekin. Ez da eguraldi ona emana larunbaterako, baina halere ekitaldiak kanpoan eginen dituzte, 

 

Matias Irazokik herrian egiten ziren ekitaldi guztietan parte hartzen zuen, bai musika arloan, baita bertze edozeinetan ere eta horregatik 1977an ere omenaldia eskaini zitzaion. Musikari moduan, bere bateriarekin Bera eta inguruetako ezkontza gehienetan aritu da, Lagun Artea orkestako partaide izan baitzen. Horretaz gain, Musika Bandan, Abesbatzan, Otxotean, atabalari gisara ere aritu zen eta Larun txarangaren sortzaileetako bat izan zen. Laburbilduz, Beran musika emanaldi bat zen bakoitzean hantxe izaten zen Matias. Berako eta inguruko musikariekin ere harremana izan zuen eta Larun txarangaren lekukoa hartu zuen Zizkuitz txarangak (bertan jotzen zuten bere bi bilobak), txistulari taldeak eta bertze zenbait musikari eta musika taldek bat egin dute larunbateko omenaldia antolatzerakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun