Urriaren 29an, larunbat eguerdiko 12:00etan Baskulan Aitziber Almandozen Su galduaren bila ipuinaren aurkezpena eginen dute. 20:00etan eskolako gimnasioan edo aterpe berrian: Anje Duhalderen kantaldia. Ondotik, opilak Gure Esku Dago dinamikaren baitan.
Urriaren 30ean, igandean 16:30ean eskolako gimnasioan: Niala magoaren emanaldia haurrentzat. 17:30an eskolako gimnasioan: berendua. 18:00etan Ekaitza Elkartean mus eta partxis txapelketak.
Urriaren 31n, astelehenean 10:00etatik 13:00etara Baskulan Arantzan 1943an eroritako gerra hegazkin alemaniarrari buruzko erakusketa. 20:00etan eskolako gimnasioan Gure Esku Dago ekimeneko Anjel Oiarbideren hitzaldia: Bortzirietan erabakitzeko eskubidea? Gure esku dago!.
Azaroaren 1ean, astearte goiz osoan Baserritarren Eguna plazan eta frontoian. 10:00etatik 13:00etara Baskulan: Arantzan 1943an eroritako gerra hegazkin alemaniarrari buruzko erakusketa jarriko dute.
XXI. Baserritarren Eguna
Azaroaren 1ean, herriko plaza eta frontoian herritarrek beraien produktuak, nekazaritza tresnak, eskulanak edota aziendak ikusgai edota salgai paratuko dituzte. Ekaitza Elkarteak antolatuta, gazta eta ahari lehiaketak ere izanen dira eta ostatua Guraso Elkarteak kudeatuko du. Aurten berritasun bat ere izanen da. Salmentako postuen kokapena bezperan, urriak 31, zozketatuko delako. Zozketa publikoa izanen da eta 18:00etan eginen da Ekaitza Elkartean. Zozketa ondotik, postuetako mahaiak denen artean paratuko dituzte. Egunean bertan, frontoia 08:00etan irekiko dute.