Emakumeen bertso saio musikatua larunbatean Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urriaren 26a

'Ez da kasualitatea' saioa eskainiko dute lau emakume bertsolarik, gai-jartzaile eta musikarien laguntzarekin

Ez da kasualitatea bertso saio musikatua eskainiko dute urriaren 29an, larunbatean 20:00etan Berako Kultur Etxean. Alaia Martin, Amaia Agirre, Jone Uria eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan, Ainhoa Aranburu gai-jartzaile eta Gari Otamendi bibolinjolea eta Ixak Arruti gitarrajolea musikari. Berako Kultur Batzordeak eta Euskara Mankomunitateak antolatu dute ekitaldirako sarrera 3 euro gostako da.

 

Ez da kasualitatea emanaldiko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan nahitaez dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen ordu eta erdiko saioa.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun