Sari banaketa eta berenduaren ondotik, lasterketa nagusiari hasiera eman zitzaion eta 103 partaide bildu ziren. Lehen aldiz Alberto Barberena baztandarra nagusitu zen (18:06), Fernando Etxegarai beratarraren (18:15) eta 2013ko edizioa irabazi zuen Victor Madejón irundarraren aitzinetik (18:27).
Emakumeen artean, azken bi urteetan bezala, Lurdes Oiartzabal lezotarra izan zen irabazle, aisa nagusitu baitzen (21:51 . Bigarrena, Monica Telletxea irundarra izan zen (22:04) eta hirugarrena Saioa Garbisu beratarra (24:49)
Aipagarria da Batista Telletxea beratarrak aurten ere ez zuela hutsegin eta aurtengokoarekin lasterketaren 36 edizioetan parte hartu duela. Azpimarratzekoa ere Xole Garmendia eta Aitziber Iturria ama-alaben lana, emakumezkoetan hamar lehenbizikoetan sartu baitziren.
Gure Txokoatik partaide guztiei eskerrak eman nahi dizkiete eta batez ere, lasterketa hau posible egiten duten laguntzaile guztiei.
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1. Alberto Barberena (Baztan), 18:06
2. Fernando Etxegarai (Bera), 18:15
3. Victor Madejón (Irun), 18:27
4. Antonio Bru (Zizur), 18:44
5. Joseba Elizagoien (Bertizarana), 18:46
6. Ion Garraus (Irun), 18:56
7. Iñaki Telletxea (Elizondo), 19:13
8. Julio Asto (Lesaka), 19:14
9. Oscar Picton (Galdakao), 19:17
10. Javier Arrastua (Irun), 19:26
Emakumezkoak
1. Lurdes Oiartzabal (Lezo), 21:51
2. Monica Telletxea (Irun), 22:04
3. Saioa Garbisu (Bera), 24:49
4. Estibaliz Gezala (Hondarribia), 26:28
5. Tania Arriaran (Hendaia), 26:40
6. Marion Arriaran (Hendaia), 26:52
7. Joelle Boisrame (Baiona), 27:27
8. Aitziber Iturria (Bera), 27:57
9. Xole Garmendia (Bera), 27:57
10. Leire Portu (Lesaka), 28:44