Bi orduko geldialdia eginen dute Zalaingo lantegian langile baten heriotza salatzeko

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 30a

Irailaren 30ean, ortziralean 13:00etatik 15:00etara deitu du Langileen Batzordeak

Zalain Transformados lantegiko langileen batzordeak bi orduko lan uztea iragarri du irailaren 30ean, ortziralean 13:00etatik 15:00etara, asteazkenean lanean ari zela hildako Agustin Portu Etxabideren heriotza salatzeko. Lana uzteaz gain, lantegiaren aitzinean elkarretaratzea ere eginen dute.

Nafarroako Parlamentuan minutuko isilunea gorde zuten ortzegunean, langilearen familiari eta hurbilekoei elkartasuna adierazteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun