64 urteko langilea istripuan hil da Zalaingo lantegian

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 28a

Asteazken goizean izan da istripua Zalaingo lantegian. Argazkia Foruzaingoa

64 urteko langilea hil da irailaren 28an, asteazken goizean Lesakako Zalaingo lantegian, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Itxura batean, tubo-estanteria batzuetan lanean ari zela erorikoa izan du, baina ez da lekukorik izan. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuan goizeko 11:56an jaso dute abisua eta guardiako medikua eta erizaina lantegira joan direnerako, heriotza ziurtatu bertzerik ezin izan dute egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun