Gainerako hiru zakurrek eta artzainek ez zuten lehen proba gainditzerik izan.
Sari banaketan, Juankar Unanua Igantziko alkateak eman zion zapela eta kopa irabazleari.
Hamekagarren Gazta lehiaketa
Artzain Zakur lehiaketaz gain, besten aitzineko asteburua ekitaldiz betea joan da Igantzin. Igande eguerdian, XI. Gazta lehiaketa egin zen. Hamar gazta aurkeztu ziren eta horien artean, Antsoneberriko Enkarnita Etxeberria suertatu zen garaile, Argarategaraiko Elena Retegik lortu zuen bigarena eta Argarateko Maixe Lizardik hirugarrena.
Larunbat goizean, berriz, plater tiroketa izan zen Ziobin eta hamar partehartzaileen artean, Xabat Matxikote suertatu zen garaile. Larunbat eguerdiko patata tortilla lehiaketara, berriz, lau tortilla egile aurkeztu ziren eta Angel, Luken eta Danel Urtxegi aita-semeak suertatu ziren txapeldun.
Lehiaketez gain, herriko dantzarien saioa, bertso-txiste afaria, haurren herri kirolak, ardo dastaketa, kankailu eta buruhandien karrikabuelta trikitilariekin eta gazte eta opil dastaketa ere izan ziren asteburuan Igantzin.