Parte hartzaileak iaz baino zerbait guttiago izan ziren, beharbada iragarritako eguraldiarekin izitu izanen zen bakarren bat, baina baino azkenean bizikletan ibiltzeko eguraldi ona izan zen, nahiz eta momenturen batean euri pixar bat ere egin zuen.
Helduek bi ibilbide izan zituzten aukeran: 35 kilometrokoa luzeena, 1.100 metroko desnibelarekin eta Manttale zuena punturik altuena (359 metro); eta 20 kilometrokoa laburrena, 500 metroko desnibelarekin eta Ibardin punturik altuena (330 metro). 14 urtetik beheitiko neska-mutikoek hamar kilometroko ibilbidea osatu zuten.