Giro ederrean joan dira Urritzokietako bestak Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 20a, 08:37
Igande arratsaldean jokuetan aritu ziren Urritzokietan.

Bertze urte batez umore onik ez zen faltatu Etxalarko Urritzokieta auzoko bestetan. Irailaren 18an 60 lagun inguru elkartu ziren Sainduneko zubian egin zuten Asauan. Igande arratsaldean egin zituzten jokuak ere hagitz arrakastatsuak izan ziren. Ilunabarreko musika eta gaueko afariarekin hurrengo urtera arte agurtu zituzten bestak.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun