20 lan aurkeztu dituzte Berako aire libreko XII. margo lehiaketan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 19a, 09:38

Margolari saridunak, epaimahaikide, antolatzaile eta sari emaileekin batera Iamotenean.

Logroñoko Jose Ignacio Ameliviak irabazi zuen lehen saria, Carlos Espiga bilbotarrak bigarrena eta San Martin de Unxeko Jesus Ukar Muruzabalek hirugarrena

22 urtez egin gabe egon ondotik, iaz berreskuratu zuen Gure Txokoak Berako margo lehiaketa aire zabalean. Aurten segida eman eta hamabigarren edizioa antolatu dute eta guztira hogei margolarik beraien lanak aurkeztu dituzte.

 

Teresa Rey eta Carmen Rey galeristek eta Oaia Peruarena, Josu Urtizberea eta Juan Carlos Olaetxea margolariek osatutako epaimahaiak lana gogotik egin behar izan zuen, aurkeztutako lanen kategoria handia baitzen. Azkenean, 900 euroko lehen saria Logroñoko Jose Ignacio Amelivia margolariaren lanari ematea deliberatu zuten. Bigarren saria (600 euro) Bilboko Carlos Espigak eskuratu zuen eta 400 euroko hirugarren saria, San Martin de Unxeko Jesus Ukar Muruzabalek.

Aitor Elexpuru zinegotzia Berako Udalaren izenean, Patxi Castillo Gure Txokoako presidenteordea eta Lupe Mendigutxia lehiaketaren antolatzailea izan ziren sari banaketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun