Hainbat emanaldi eskaini ditu Ertz-ek asteburuan Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 13a, 11:25
NiƱo de Elche eta Maialen Lujanbio, Berako Kultur Etxeko taula gainean.

Maialen Lujanbio, Niño de Elche eta Beñat Achiary aritu ziren larunbat arratsaldean Kultur Etxean

Joan den urtetik jaialdi izaera galdu badu ere, Ertz-en baitan hainbat emanaldi eskaini dituzte asteburuan Bera, Ertz-Audiolabek antolatuta, Berako Kultur Batzordearen eta Udalaren laguntzaz.

 

Irailaren 9an, ortziralean, Gargara (Ibon RG & Miguel A. Garcia), Ainara Legardon eta Niño de Elche aritu ziren. Larunbat arratsaldean, Oier Etxeberriaren saioaren ondotik, Maialen Lujanbio, Niño de Elche eta Beñat Achiary aritu ziren eta igande arratsaldean Amorante, Ainara Legardon eta Niño de Elche.

Erlazionatuak

Ertz 2016 Beran

Ttipi-Ttapa 2016 ira 13 Bortziriak   Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun