Emakumezkotan Ana Cruz izan zen garaile, bere ahizpa Inma Cruzen eta Ane Elzaurdia beratarraren aurretik.
118 partaide bildu ziren lasterketan, eta giro ezin hobean joan zen gaua, bai partaidetza aldetik eta baita ikusleen aldetik ere. Zinaurriak koadrilak irabazi zuen korrikalari gehien aurkeztu zituen koadrillaren saria, baita lehen sailkatua taldekako sailkapenean ere, Attonkaxku koadrilaren aurretik.
Manttaleko partaide den Ibai Iturriak diseinatuta, denborak, dortsalean ezarritako txip baten bidez kontralutu ziren lehenengo aldiz lasterketa honetan. Alkaiaga Trailean estreinatu zen sistema hau uztailean.
Proba bukatzerakoan, eta sari banaketa ondoren, luntx bat eskaini zuten.
Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkie Manttale taldeak, «bolondres, erakunde, enpresa eta lagundu gaituzten jende guztiari».