Korrontzi Dantzan emanaldi bikaina eskaini zuten uztailaren 30ean Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 1a, 08:08
Musika eta dantza ederki uztartu zituen Korrontzi dantzan ikuskizunak.

Gure Txokoa eta Oinkariko dantzariekin aritu zen folk taldea, jendez gainezka ageri zen Eztegara pilotalekuan 

Gure Txokoa dantza taldeak Korrontzi folk taldearekin eta Oinkariko dantzariekin Korrontzi Dantzan emanaldia eskaini zuen uztailaren 30ean. Emanaldia larunbat arratseko 10etan hasi zen jendez gainezka ageri zen Eztegara frontoian eta bikaina izan zen, bain musikarien lanarengatik, baita dantzariek eskainitako ikuskizunarengatik ere.

 

Korrontzik Berako dantzariak abuztuaren 10ean Iruñeko Ciudadelan emanen duen kontzertura ere gonbidatu ditu eta beratarrek Iruñean dantzateko aukera izanen dute.

Erlazionatuak

Korrontzi dantzan Beran

Ttipi-Ttapa 2016 abu 01 Bortziriak   Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun