Zahar Etxetik aipatu dutenez, «joan den urtean, udaletxetik eman zizkiguten bortz buruhaundi baztertuak eta oso hondatuak zeudenak. Horrela uzteak izugarrizko pena ematen zigunez eta buru bakoitzat bere urtetako historioa izango zuenez, birziklatze tailerrari ekin genion gogotsu. Hasieran hobetu zitezkeenik ere ez genuen uste baina emaitza ikustea besterik ez dago: bikain gelditu dira».
Zahar Etxeko animazioa taldeak urtero-urtero Zahar Etxea Berako bestatarako apaintzen du, bertako bizilagunak denboran orientatu daitezen eta besta giroa zahar etxera sartu dadin. «Herriko kulturaren parte izan nahi dugunez, aurten gure etxearen fatxadan lan ederra egin dugu, gela bakoitzean bestatako zapiak jarri ditugu, San jose bestatako gogoz zapiaz ere, buruhandien espozizioa eta Zahar Etxera sartzeko gogoa ematen duten loreen pasabide ederra», diote San Jose Zahar Etxetik.