Korrontzik Berako dantzariak abuztuaren 10ean Iruñeko Ciudadelan emanen duen kontzertura ere gonbidatu ditu eta beratarrek Iruñean dantzateko aukera izanen dute.
Gure Txokoa eta Oinkariko dantzariekin ariko da folk taldea uztailaren 30ean
Gure Txokoa dantza taldeak Korrontzi folk taldearekin eta Oinkariko dantzariekin Korrontzi Dantzan emanaldia eskainiko du uztailaren 30ean. Emanaldia larunbatean 22:00etan hasiko da Eztegara frontoian eta sarrerak aurrez Agara prentsan daude salgai. Sarreren prezioa 10 eurokoa izanen da eta 10 urtetik gorako guztiek sarrera izan beharko dute. Sarrera guztiak zenbakituak izanen dira.
Korrontzik Berako dantzariak abuztuaren 10ean Iruñeko Ciudadelan emanen duen kontzertura ere gonbidatu ditu eta beratarrek Iruñean dantzateko aukera izanen dute.
2016 uzt 27 Bortziriak Bera
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.