Herrietako bestetako kontuak

Berako Bestetako herri danborradan parte hartzeko deialdia zabaldu du Besta Batzordeak

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 14a, 09:02
Danborradan parte hartu nahi duenak ortzeguneko bilerara joan beharko du.

Ekainaren 16an, ortzegunean 18:30ean bilera deitu dute Beralandetan

Joan den urtean bezala, aurten ere, Berako Bestetan danborrada bat antolatzeko asmoa dago. Ekitaldia abuztuaren 4an izanen zen 12:00etan eta kalejiran joanen ziren jotzen: Herriko etxeko plazatik Altzateko plazara.

 

Parte hartu nahi izanez gero, ekainaren 16an, ortzegunean 18:30ean Beralandetan eginen den bilerara joan behar da. Danborrada aitzinera eramateko nahitaezkoa izanen da parte-hartzaile kopuru minimo bat ziurtatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun