A mailan, (10 urte arte), lehen saria Berako Amaiur Goñi Elortzak lortu du Mendira joan gara lanarekin. Bigarren saria, Asier Barberena baztandarrak eskuratu du Herriko bestak izeneko bertso-xortarengatik.
B mailan (11-14 urte), lehen saria Berako Ekhiñe Zapian Arlegik lortu du, Bizi berri baten bila lanarekin. Bigarren saria, Igantziko Ninbe Urtxegi Urrarentzat izan da, Bortxaketa lanarengatik.
C mailan (15-18 urte) lehen saria Oronoz-Mugairiko Olaia Inziartek eskuratu du, Herria eta hizkuntza lanarekin eta bigarren saria, Peio Iriarte Etxeberria irundarrarentzat izan da, Jaiotza-Heriotza lanarengatik.
D maila nagusian (18 urtetik goiti), azken bi urteetan bezala, Berako Julen Zelaieta Iriarte nagusitu da, Asmatu huen Joxe Manuel bertso-xortarekin. Bigarren saria, Lesakako Aitor Arotzena Albitzuk lortu du, Behobia-Donostiako nobatoa lanarekin. Herreran preso dagoen Joseba Aranibar Almandoz beratarrak epaimahaiaren aipamena jaso du, Barrote artetik txoriari bertso-xortarekin. Amak, neska-lagunak eta semeak jaso dute saria.
Sari banaketaren aitzinetik, Bortzirietako bertso eskoletako ttikienek antzerkitxoak egin zituzten eta ondotik, partehartzaileentzako berendua izan zen Beralandetan.