Iraitz Etxebarria nagusitu da aurten ere Xabi Telletxearen omenezko Igantziko BTT jautsieran

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 20a

Jautsiera ikusgarriak izan dira aurten ere Igantziko mendi bizikleta jautsieran.

Beñat Seminario izan da Nafarroako txapeldun, Igantziko Biltokiko Iñigo Blas eta Iñaki Esarteren aitzinetik

Aitzineko lau urteetan bezala, aurten ere Betibehera taldeko Iraitz Etxebarria bizkaitarra nagusitu da Xabi Telletxea zenaren omenez maiatzaren 14an egindako Igantziko BTT jautsiera probaren seigarren edizioan. Nafarroako txapelketa ere Euskadiko Irekirako baliagarria zen proba honetan erabaki zen.

 

Irabazleak 2 minutu, 52 segundo eta 10 zentesimako denbora egin zuen bere jautsierarik onenean eta 3 minututik jautsi zen txirrindulari bakarra izan zen. Elite mailako bigarren postua Fernando Olañeta taldekidearentzat izan zen (3:07:47) eta Hondarribia Txirrindulari Elkarteko Martxel Oronozek zuen podium nagusia (3:11:86).

Nafarroako tituluari dagokienez, elite kategorian sailkapen orokorrean zortzigarren izan zen Beñat Seminario (Cicla Club) izan zen txapeldun (3:23.64), Igantziko Biltokiko Iñigo Blas beratarraren (3:33.06) eta Iñaki Esarte baztandarraren aitzinetik (4:05.30).

 

SAILKAPENAK

Elite

  1. Iraitz Etxebarria, 2:52.10
  2. Fernando Olañeta 3:07.47
  3. Martxel Oronoz 3:11.86
  4. Gotzon Luzar 3:14.70
  5. Andoni Cabodevilla 3:14.97
  6. Aritz Urdampilleta 3:20.11
  7. Adrian Calderón  3:20.95
  8. Beñat Seminario 3:23.64
  9. Jêrome Pardies 3:28.42
  10. Ander Pozo 3:31.79

 

Sub-23

  1. Daniel Olarra 3:00.20
  2. Guillermo Cañas 3:10.95
  3. Eneko Prado 3:15.42

 

Junior

  1. Unai Larrea 3:30.00
  2. Arkaitz Arco 3:33.31
  3. Florian Massonie 3:35.47

 

Master 30

  1. Victor Saenz 3:11.05
  2. Ivan Blanco 3:12.21
  3. Txomin De Vega 3:12:42

 

Master 40

  1. Jose Luis Suarez 3:33.41
  2. Juan Manue Martinez 3:36.98
  3. Juan Jose Gonzalo 4:01.70

 

Kadeteak

  1. Asier Madrid 4:00.26
  2. Egoitz Alonso 4:31.56
  3. Ioar Argomaniz 4:33.44

 

Emakumeak

      1. Laia Barbero 5:11.81

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun