Xabi Telletxearen omenez BTT jautsiera prest du Igantziko Biltokik maiatzaren 14rako

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko maiatzaren 12a

Larunbatean jautsiera ikusgarriak eskainiko dituzte Igantzin.

Nafarroako txapelketa izateaz gain, Euskadiko Openerako puntuagarria izanen da larunbateko proba 

Xabi Telletxea zena gogoan, aurten ere BTT edo mendi bizikleta jaitsiera antolatu du Igantziko Biltoki Elkarteak. Maiatzaren 14an eginen da eta aurtengoa seigarren aldia izanen da Xabi Telletxearen omenez, nahiz eta berez, 2002an egin zen lehen edizioa. Aipatzekoa da Nafarroako Txapelketa izanen dela eta gisa berean, Euskadiko Openerako ere puntuagarria izanen dela.

 

Goizean entrenamenduak eginen dira, 09:00etatik 12:30era. Eta lehen txanda edo manga 15:00etan hasiko da.

Informazio gehiagorako 608 935282 telefonora deitu edo igantzikobiltoki@hotmail.com helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun