Hain zuzen, joan den urteko abendu hasieran Donostiako Kursaalen aurkeztu zuen Etxalarren bizi den Gema Arrugaeta argazkilariak bere irudi liburua. Euskara, gaztelera eta frantsesez dauden irudien azalpenak eta dokumentala eta estetikoa, biak uztartu nahi izan ditu.
Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo bere lana aurkezten dabil hilabeteotan. Etxalarko artzainen bat edo bertze ere ageri da liburuan. Etxalarren, eskuragarri dago plazako janari dendan eta inguruko hainbat liburu dendetan.