Arantzako Mendi lasterketa eta itzulian lanean aritzeko boluntarioak behar dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko apirilaren 21a

Laguntzaile aunitz behar izaten ditu Arantzako Mendi Itzuliak. Aurten, bezperan mendi lasterketa ere izanen da gainera.

Ekaitza Elkarteak bilera deitu du larunbat honetarako

Pixkanaka datak hurbiltzen ari dira eta mendiaren inguruko asteburua antolatzeko lanak aitzinera doaz Arantzan. Halako ekitaldiek lan haundia dute aitzinetik, baina egunean berean ere bai, eta hortaz, bai mendi lasterketan eta bai mendi itzulian ere lanean aritzeko boluntarioak behar dituzte. Lagundu nahi dutenentzat bilera ere deitu du Ekaitza Elkarteko zuzendaritza batzordeak. Larunbat honetan, apirilak 23, izanen da, 19:00etan Erreuntan, Ekaitza elkartearen egoitzan.

 

Mendi lasterketa maiatzaren14an, larunbatarekin, eginen da, eta honetan lagundu nahi duenak izena Herriko Etxean eman dezake edota Igor Ugalde zinegotziari deituz (600  670495) ere egin dezake, maiatzaren 2a baino lehen.

Mendi itzulia, berriz, maiatzaren 15ean, igandearekin, eginen da, eta honetan lagundu nahi duenak Ekaitza Elkarteko lehendakaria den Julen Oskozi deitu behar dio: 647 840557.

Denen artean guztia antolatzea errazagoa izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun