Bezperan herri kirolak
Probaren aurrekari bezala, bezperan Herri Kirolak izan ziren Toki Ona kiroldegi kanpokaldean Ikusi argazkiak. Haurrentzako froga ezberdinak izan ziren (txingak, korrika, zaku lasterketak e.a.). Xabier Ariztegi etxalartarrak eta Estitxu Almandoz lesakarak harrijasotzaileek hiru harri ezberdin altxatuko dituzte. Ondoren, herriko bi talde mixtok, froga konbinatua egin zuten, hala nola koxkor biltzea, zaku lasterketa, aizkora, trontza eta lasterka. Azkenik froga herrikoi bat izan zen ikusle guztiei irekia eta irabazleentzat sari bereziak izan ziren.