‘Usoak sarean’ erakusketa zabaldu dute Etxalarko Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko martxoaren 17a

Usategietako tradizioa ezagutzeko erakusketa zabalduko da heldu den astean.

Martxoaren 18ko aurkezpenaren ondotik aurkezpenaren ondotik, martxoaren 21etik 28ra izanen da ikusgai

Martxoaren 18an aurkeztu dute Etxalarko Kultur Etxean Usoak sarean erakusketa, bideo proiekzio eta solasaldi batekin eta martxoaren 21etik 28ra bisitatzeko aukera izanen da, goizetan 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 5etatik 7etara. 

 

Bertan usazaleen azalpenak entzuteko aukera izanen da, Pirinioetako sarezko uso harrapaketa tradizionalaren berri izateko. Martxoaren 26rako bi ekitaldi aurreikusita daude, batetik goizeko 11etako bisita gidatua Usategietako aparkalekutik (3 euro) eta bertzetik arratsaldeko 5etan paleta egite erakustaldia kultur etxeko atarian. Erakusketan materiala salgai ere egonen da.

 

Erlazionatuak

'Usoak sarean' erakusketa

Ttipi-Ttapa 2016 mar 17 Bortziriak   Etxalar

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun