Gure Txokoa elkartearen mus txapelketa martxoaren 12an jokatuko dute

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko martxoaren 9a

Gure Txokoaren mus txapelketako iazko finala.

Larunbat arratsaldeko 4etan hasita, 200 euro eta ardo lotea izanen dute saritzat txapeldunek 

Bertze urte batez, Berako Gure Txokoa elkarteak mus txapelketa irekia antolatu du martxoaren 12rako. Beti bezala sari potoloak izanen dira eta irabazleek 200 euro eta ardo lotea eramanen dute.

 

Martxoaren 12an, larunbat arratsaldeko 4etan hasiko da txapelketa eta izen ematea ordubete lehenagotik egiteko modua izanen da Iamoteneako ostatuan. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu. Txapeldunek, 200 euro eta ardo lotea izanen dute saritzat; azpitxapeldunek, bi afari Zalainen eta ardo lotea; hirugarren sailkatuek, bi afari Zubiondon eta ardo lotea eta laugarrenek, Martiko produktuen bi lote eta ardo lotea. Horretaz gain, Gure Txokoako bazkide den bikote onenak bi afari Xugan eta ardo lotea izanen du saritzat.

Musean aritu behar ez dutenei ere deia egin diete Gure Txokoa elkartetik laguntza ematera agertzeko, lana badago eta.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun