60 bat musikari bildu ditu Beran Klarinete Topaketak

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 7a, 11:04

Klarinete Topaketan parte hartu zuten musikariak, emanaldiaren ondotik.

Zenbait eskoletako klarinete taldeez gain, Sequenza Klarinete laukoteak jo du Kultur Etxean larunbatean 

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak antolatutako Klarinete Topaketa burutu zen martxoaren 5ean, larunbat eguerdian Berako Kultur Etxean. Bera, Irun, Beasain eta Donostiako Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleekin batera, Sequenza laukoteak jo zuen. Ikusi argazkiak

 

Sequenzakin Solasean III aurkeztu zuen Sequenza Klarinete laukotea izan zen emanaldiko talde nagusia, Aitor Mitxelena (Isidoro Fagoaga Musika Eskolako irakaslea bera), Juan Carlos Moreiro, Luis San Sebastian eta Miguen Angel Garciak osatua. Beraiekin batera, Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako Klarinete Taldea, Beasaingo Loinatz Musika Eskolako Klarinete Taldea, Irungo Kontserbatorioko Klarinete Taldea eta Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko Klarinete Taldea aritu ziren, 60 bat musikari denera.

 

Erlazionatuak

Klarinete topaketa Beran

Ttipi-Ttapa 2016 mar 07 Bortziriak   Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun