Sequenzakin Solasean III aurkeztuko duen Sequenza Klarinete laukotea izanen da emanaldiko talde nagusia, Aitor Mitxelena (Isidoro Fagoaga Musika Eskolako irakaslea bera), Juan Carlos Moreiro, Luis San Sebastian eta Miguen Angel Garciak osatua. Beraiekin batera, Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako Klarinete Taldea, Beasaingo Loinatz Musika Eskolako Klarinete Taldea, Irungo Kontserbatorioko Klarinete Taldea eta Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko Klarinete Taldea ariko dira.
Egitaraua
Sequenza Klarinete Laukoteak Trois Divertissements (H. Tomasi) joko du; Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako Klarinete Taldeak Grandfather’s Clock (Henry C. Work); Beasaingo Loinatz Musika Eskolako Klarinete Taldeak En mi viejo San Juan / Por una cabeza (Noel Estrada / Carlos Gardel); Irungo Kontserbatorioko Klarinete Taldeak Quartet nº7 in Eb mayo (W. a. Mozart), You’ve got a friend in me (Randy Newman); Francisco Escudero Kontserbatorioko Klarinete Taldeak Five Bagatelles III, Andante con moto cantabile (Stephen Dodgson) eta 26-2 (John Coltrane) eta denek elkarrekin Quartett (Carlo Stamitz) eta Irish Suite (Arr: Michel Nowak).
Sequenza
Norberak bere proiektu pertsonala jorratzeaz gain (orkestrekin aldikako kolaborazioak, ganbara musika emanaldiak, grabaketak, etabar) 1994. urtean elkarrekin jotzen hasi zirenetik honelako talde bati dagokion ohiko ibilbidea egin dute: han eta hemen emanaldiak eskaini (Bordele, Castellon, Avila, Haro, Castro, Donostia, Irun, Bera, Oñati, Beasain,...) errepertorioa landu, diska grabatu...
Dena den, laurak irakasleak izanik, klarinetearen pedagogiaz bereziki arduratu izan dira betidanik. Elkarlanean programaketak prestatuz, errepertorioa aztertuz, ikastaroak antolatuz, hitzaldiak eskainiz, elkartrukeko ekintzak eta klarinete topaketak antolatuz, bertzeak bertze.
Beran proposatzen dutena horren islada dute. Sequenza klarinete laukotea, ikasleekin batera armonian lanean, klarinete doinuak plazaratu, partekatu eta gozatuz.