Inude eta Artzaien 34 bikote ibili dira Berako karriketan

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 8a, 10:12

Berako inauterien barne, igandeko protagonistak Inude eta Artzaiak izan ziren. Ohiturari segituz, herrian barna ibili ziren dantzan, aterruneak aprobetxatuz. Inauteriak borobiltzeko, astelehen goizean eskean ibiliko dira eta ilunabarrean, Batukada Batuklang taldeak saioa eskainiko du Altzateko karrikan, 19:00etatik 20:00etara.

Azken egunean sartuak dira Berako inauteriak. Gaur, astelehenean, bukatuko baitira inauteriak. Goizean eskean ibiliko dira eta ilunabarrean, 19:00etatik 20:00etara Batukada Batuklang taldea Altzateko karrikan ariko da.

Atzo, berriz, Inude eta Artzaien txanda izan zen. Euriari aurpegi ona jarriz, 34 bat bikote atera ziren karrikak alaitzera. Dantzariez gain, karroza ere atera zen. Momo Erregea eta pajeen paperean Izaskun Agara, Maialen Jimenez eta Nahia Esnaola aritu ziren. Obispoak, alkateak, erizainak eta eriak, mojak... Horiek ere ez zioten hutsik egin hitzorduari.

Erlazionatuak

Berako inude eta artzaiak

Ttipi-Ttapa 2016 ots 08 Bortziriak   Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun