Biharamonean, hiru musika talde hauek Tafallako Kulturgunean eskainiko dute emanaldia.
Harriondoan joko du ortzegun arratseko 8etan, Lesakako Abesbatzarekin eta Doneztebeko Mendi Abesbatzarekin batera
Nafarroan barna egiten ari den biraren barnean Nafarroako Orkesta Sinfonikoak , Jesús Etxeberriaren zuzendaritzapean kontzertua eskainiko du, Lesakako Abesbatzarekin eta Doneztebeko Mendi Abesbatzarekin batera urtarrilaren 21ean, ortzegun arratseko 8etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 6 euro kobratuko da. Marisol Perezek zuzenduko du Lesakako Abesbatza eta Jon Irazokik Doneztebekoa.
Biharamonean, hiru musika talde hauek Tafallako Kulturgunean eskainiko dute emanaldia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.