Zikloaren lehen emanaldia azaroaren 6an (ortzirala) izanen da, 22:00etan, Ikuilu ostatuan. Atea taldeak Ekoetikopatetikobikoa antzezlana eskainiko du. Alex Tellok idatzi eta zuzendutako lana da, eta antzezleak Anabel Arraiza eta Jabi Rodil dira. Lan honek Donostiako aurtengo Poltsikoko Antzerki Sorkuntzaren lehiaketa irabazi du.
Biki eta Viktor pisukideen elkarbizitzaz ari da. Viktor etxebizitzaren jabea da eta lanik egiten ez duenez Bikik ordaintzen dion errentarekin eguneroko gastuei ozta aurre egiten die. Bikik eta Victorrek elkar ezagutu zutenetik urte bat pasa denean eztabaidatu beharko dute kontratuaren berritzea. Horretarako jendaurreko hitzordu bat antolatu dute eta publikoak lagunduko die negoziaketa aitzinera eramaten.
Azaroaren 13an (ortzirala), berriz 22:00etan, emanaldia Bidaxka ostatuan izanen da. Gilkitxaro taldeak Adarretatik zintzilik antzezlana eskainiko du, eta Beran eskainiko dute estrainekoz. Galder Pérez eta Ane Zabala dira obraren sortzaileak eta antzezleak, eta 40 urtetako krisiaren poziuma aurkeztera datoz.
Gaur egun 40 urte dituena 1975 urtean jaio zen: 80. hamarkada bete-betean pairatu zuen; 90. hamarkadan gaztetu zen; 2000 efektuari aurre egin zion; jogurt potea hari batekin lotuta solasten zen lagunekin, eta gaur egun sare sozialetan galdu egiten da. 40 urte bete berri dituzten bi pertsonaia hauek krisian bizi dira. Bikoterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez... Mundu honetakoak dira edo adarretatik zintzilika bizi dira? Gogoeta horiek partekatuko dituzte publikoarekin.
Azken emanaldia azaroaren 22an izanen da, kasu honetan igandearekin eta 19:00etan, Xuga ostatuan. Biko Teatroak Desentxufatuak lana eskainiko du. Patxo Telleriak idatzitakoa da, eta aktore lanetan ere aritzen da, Mikel Martínezekin batera.
Protagonistak bi euskara ikasle dira, “munduko euskaldunberririk zaharrenak”, berrogei urte baitaramate euskaltegian. Publikoartera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskara maite dute, eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto