Organo kontzertua eskaini du Jose Luis Echechipiak urriaren 17an Beran

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 19a, 10:23
Hainbat musikari eta abeslari lagun izan zituen Jose Luis Echechipiak larunbatean San Esteban elizan eskainitako kontzertuan.

San Esteban elizan, larunbat arratseko 8etan hasita, ‘Réquiem de Duruflé’ jo du organo joleak, zenbait musikari eta abeslarien laguntzaz

Irailaren 4tik urriaren 30era XXXI. Nafarroako Organo musikaren zikloa antolatu du Nafarroako Gobernuak hainbat herritan: Iruñea, Larraga, Leire monasterioa, Tafalla, Corella, Cascante… Beran ere kontzertua eskaini dute urriaren 17an, larunbat arratsean San Esteban elizan. Ikusi argazkiak

 

Zehazki, Réquiem de Duruflé jo du Jose Luis Echechipia Paris organojoleak, baina ez da bakarlari ariru. Amaia Larrayoz sopranoa, Irati Goñi biolontxelo jolea eta Barañaingo Abesbatza lagun izan ditu, Pello Ruiz Huiciren zuzendaritzapean.

Denen artean, begirada bat eman diote gregoriar kantuari, XX. mendeko musikatik abiatuta. Maurice Duruflé dotorezia handiko musikagilea eta organo-jotzaile birtuosoa da, Solemesko abadetxearekin harreman estua izan zuten frantziar musikagileen eskolakoa, hain zuzen ere, XX. mendean gregoriar kantua lehengoratzeko zentroa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun