Azken Trena Berako musika taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 16an Beran

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 16a

Azken Trena taldeko kideak, promozio argazki batean.

Xuga ostatuan Errailik Gabe diska aurkeztuko du ortziral gaueko 11:30etik aitzinera

Berako musika taldeen zerrenda luzea gizentzera heldu da Azken Trena. Jokin Pinatxo, Jon Mazizior eta Carlos Goikoetxea hirukoak Errailik Gabe diskoa aurkeztuko du urriaren 16an, ortziralean 23:30ean Berako Xugan. Ikusi aurrerapen bideoa

 

Eta ondorengo asteetan ere hainbertze kontzertu eskainiko ditu Azken Trena taldeak. Urriaren 22an Iruñeko Bar Garazzin ariko dira; urriaren 30ean Arrasateko Jai zale tabernan; azaroaren 13an Erratzuko Zibipuntan eta azaroaren 20an Elizondoko Kasinon.

 

Errailik gabe diska

Errailik gabe Azken Trena taldearen lehen diskak 9 kantu propio eta bertsio bat dauzka eta urriaren 1etik aitzinera salgai dago 10 eurotan, Xuga eta Errekalde ostatuetan eta Agara liburudendan.

Hiru musikariez eta Ibai Iturria teknikoaz gain, Manu Goioganak diskako zenbait kantutako letra idatzi du eta Maikel estudioetan grabatu dute. Mikel Lertxundik, Igor Telletxeak, Bob Jonesek eta Pettik grabaketarako zenbait material utzi dute.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun