Cannondale Experience, astebururako hitzordua IrriSarri Landen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko urriaren 1a

Ospe handiko bizikleta etxeak azken berrikuntzak eta teknologia probatzeko aukera eskainiko du lehen aldiz Nafarroan 

Cannondale etxearen Good Fight Demo Tour 2015 birak geldialdi bakarra eginen du Nafarroan. Hitzordua Igantziko IrriSarri Bike-n izanen dute urriaren 2tik 4ra, eta zaleek bizikleta modelo berriak eta azken berrikuntza teknologikoak probatzeko aukera izanen dute. Gainera, Bike Parkeak jardueraz beteriko agenda prestatu du ekimena ospatzeko.

Parte hartu nahi duen biker orok (adin eta baldintza fisiko zehatzak bete beharrik gabe) izena emateko aukera du www.pruebaunacannondale.com helbidean, eta adituen aholkuak jarraituz, goi mailako bizikleta bat probatu ahal izanen du. Cross Country, Enduro eta bizikleta elektrikoak izanen dituzte aukeran, eta Test-ean parte hartzeko izena ematen duten lagun guztiek %10eko deskontua izanen dute parkean lo egiten geratzeko (ostatuak Baxiko Esperientzia barneratzen du). 

Cannondalen probak larunbatean eginen dituzte, 10:00etatik 14:00etara. Eta asteburua osatzeko, Bortzirietako Four Cross Txapelketa (15:30ean), Dirt Jump erakustaldia (17:30ean) eta DJ Gaua emanaldia (iluntzean) eginen dituzte larunbatean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun