XXI. Dantzari Ttiki giro ederrean ospatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 28a, 11:31
Jendetza bildu zen eguerdian Altzateko plazan taldeen emanaldia ikustera.

Gure Txokoakoekin batera, Ibarrako Alurr eta Zaldibiako Iztueta taldekoak aritu ziren larunbatean

Gure Txokoa elkarteak antolatutako XXI. Dantzari Ttiki Eguna ospatu zuten irailaren 26an Beran. Herriko dantzariekin batera, Ibarrako Alurr eta Zaldibiako Iztueta taldeko dantzariek aritu ziren karrikaz karrika dantzan, eguraldi bikaina lagun. Ikusi argazkiak

 

Hamabi urtez beheitiko 170 bat dantzari karriketan barna ibili ziren 10:30etik aitzinera. Ordu horretan harrera egin zitzaien Jamotenean eta hiru ibilbidetan banatuko dira: Illekuetan, Burga plazan eta Agerran. Eguerdian Altzateko plazan eskaini zuten jaialdia eta arratsaldean musika izan zuten Altzateko frontoian, Endara Deejays-ekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun