Usategietako tradizioaren besta eginen dute igandean Lizarietan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko irailaren 25a

Joan den urtean egin zen lehen aldiz Munduko karote jaurtiketa txapelketa. Argazkian, parte hartzaileak, Sara eta Etxalarko alkateekin.

Sara eta Etxalarko udalek ehiza hitzarmena berrituko dute eta Karote botatzeko Munduko II. txapelketa jokatuko da

Egun osoko besta antolatu dute usategietan iraileko azkeneko igandean eta bertan bilduko dira hainbat etxalartar, saratar eta bisitari. 2011ko irailaren 4an Sara eta Etxalarko udalek sinatutako ehiza hitzarmena berretsiko da, eta horren inguruan hainbat ospakizun izanen dituzte.

 

• 10:00etatik 13:00etara: Artisauen erakusketa eta salmenta, Usoak Sarean erakusketa (Sarako Ondarearen eskutik), Usazaleen paleta egite erakustaldi partehartzailea, Haurrendako puzga­rriak eta hamaiketakoa taloekin.

• 10:30ean Botaluze pilota partida.

• 11:00etan: 2011ko irailaren 4ko Sara eta Etxalar arteko hitzarmenaren sinadura berrestea.

• 11:30ean: Usategietako makila (karote) botatzeko munduko II. txapelketa. Ondotik nahi duenak paleta bota­tzeko aukera du.

• 13:00etan: Aizkoran eta arpanan Kañamares aita-semeen arteko erakustaldia. Ondoren motozerra erakustaldia.

• 14:00etan: Aretxe haragia bazkaltzeko aukera Lizaietako zelaian, Sarako Saranga gaitariekin eta kantu tradizionalekin animatua.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun