Etxalarko udalak 33.895 euro jaso ditu usategietako lehen enkantean

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 7a, 14:26

Behin behineko esleipenari sesta emateko aukera dago irailaren 11 bitarte. Argazkia: Telletxea

Enkantean esleitu ziren 21 ehiza postuetatik 5 hasierako prezioaren gainetik erosi zituzten, 4 ehiza postu inork hartu gabe gelditu ziren eta gainerako 12ak ateratako prezioan esleitu ziren. Norbaitek lehen esleipen honetako prezioak hobetu nahiko balitu, heldu den ortzirala (irailak 11) bitarteko epea du eskaintzak aurkezteko, eta horren arabera, irailaren 15ean eginen da bigarren eta azken enkantea.

Etxalarko Iarmendi inguruko 21 uso ehiza postuen enkantea egin zen irailaren 5ean, larunbat eguerdian Etxalarko Herriko Etxeko batzar aretoan. Lehendabiziko esleipen honetan 33.895 euro lortu ditu Etxalarko udalak, hasierako prezioaren (33.545 euro) gainetik 350 euro. Izan ere, bortz ehiza postu hasierako prezioaren gainetik erosi zituzten, lau hutsean gelditu ziren, eta gainerako hamabiak hasierako prezioan eman ziren.

Aurten iaz baino dexente mugimendu gehiago ibili zen. Normalean etortzen ez diren ehiztariak ere agertu ziren larunbateko enkantera, gipuzkoarrak gehienbat. Zehazki, 11, 12, 18, 19 eta 20. postuek izan zuten lehiarik handiena (birigarroak ehizatzeko aski ontzat joak diren postuak). Aldiz, esleitu gabe gelditu ziren 14, 15, 16 eta 17. postuak. 

Aipatutako behin behineko esleipenei sesta ematen ahal zaie, irailaren 11ko eguerdia baino lehen. Hartara. sesta emandako postuak eta esleitu gabe gelditutakoekin bigarren eta azken enkartea eginen da irailaren 15ean arraraltseko 7etan.

Postua

Hasierako Prezioa

Behin behineko esleipena

1

900 €

900 €

2

900 €

960 €

3

2.165 €

2.165 €

4

1.685 €

1.685 €

5

2.165 €

2.165 €

6

1.685 €

1.685 €

7

2.165 €

2.165 €

8

3.205 €

3.205 €

9

2.185 €

2.185 €

10

2.185 €

2.185 €

11

3.205 €

3.205 €

12

1.425 €

2.895 €

13

1.425 €

1.905 €

14

900 €

900 €

15

900 €

Esleitu gabe

16

900 €

Esleitu gabe

17

900 €

Esleitu gabe

18

900 €

Esleitu gabe

19

900 €

1.090 €

20

1.425 €

2.225 €

21

1.425 €

2.375 €

 

33.545 €

33.895 €

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun