Berako Agerra auzoak kros herrikoia ospatuko du abuztuaren 29an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko abuztuaren 27a

Berako auzoko besta komiteak Manttale mendi lasterketa taldearen laguntzaz antolatuta, Berako Agerra auzoak Luis Mari Apeztegia kros herrikoiren 34.edizioa ospatuko du abuztuaren 29an, larunbatean.  

 

Haurren lasterketa 18:00etan hasiko da: txikienek 150, prebenjaminek 300, benjaminek 400, alebinek 800 eta infantilek 1.200metro eginen dituzte. Juniorrak, seniorrak eta beteranoak, ordea, 18:30ean hasiko dira. Juniorrek 2.900 metro eginen dituzte. Senior eta beteranoetan, aldiz, emakumezkoek 2.900metroko lasterraldia izanen dute, gizonezkoek, ordea, 5.800 metrokoa.

Izen-ematea egunean bertan eginen da, irteeran eta lasterketaren ondotik, sariak ere banatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun