Agerrako besten baitan elkartasun azoka antolatu dute abuztuaren 29an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 26a, 11:23

Mountaineers for Himalaya fundazioaren bidez iritsiko zaie laguntza Nepalgo haurrei.

Nepalgo haurrei laguntzeko bideratuko da lortutako dirua

Larunbat eguerditik aurrera Agerrako bestetako karpan mendiko materiala jarriko dute salgai. Manttale eta Agerra Mendi taldeek antolatu dute azoka eta bertan lortzen den dirua Nepalgo haurrei laguntzeko izanen da, Mountaineers for Himalayas fundazioaren bitartez. Edurne Pasaban mendigoizalea ere bertan izanen da, Nepalen egiten den lanaren berri emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun