Arantzako bestak ortziral eguerdiko altxaferoarekin abiatuko dira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 13a, 10:43

Altxaferoaren ondotik ttikienek beraien dantza saioa eskainiko dute.

Igandeko bertso saioan Alaia Martin, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikano arituko dira kantari

Arantzako Amabirjin bestak ortziral eguerdiko altxaferoarekin abiatuko dira. Segidan herriko dantzari gaztetxoek bere saioa eskainiko dute. Arratsaldean, Txamukos mariatxi taldearen txanda izanen da. Egun handiko meza ondotik Arantzako dantza dantzatuko dute eta arratsaldean pilota partidak izanen dituzte. Igande arratsaldean bertso saioa izanen da eta astelehenean Haurren Eguna. 

 

ABUZTUAK 14, ORTZIRALA

12:00etan Altxaferoa. Ondotik kalejira. 12:30ean herriko dantzari gaztetxoen saioa. 14:30ean herri bazkaria. 17:30ean haurrentzat herri-kirolak plazan. 18:30ean gazteentzat ginkana. 20:00etan TXAMUKOS mariatxiak plazan. 20:30ean bokadillo jatea plazan. 23:30ean OBANEUKE taldea.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA

10:00etan Diana. 11:00etan Meza Nagusia eta prozesioa. 0ndotik herriko dantzariek Arantzako Dantza dantzatuko dute. 17:30ean haurrentzat margo tailerra. 19:00etan pilota partidak: Olazabal-Errandonea. Mendizabal eta Martinez-Saralegi eta Olaizola. 19:00etan Wii gazteentzat. 21:30ean suzko zezena. Gauerditik aitzinera BIDE BATEZ taldea.

 

ABUZTUAK 16, IGANDEA

10:00etan Diana. 11:00etan haurren herri lasterketa. 12:00etan kantu poteoa eta luntxa plazan. 16:00etan puzgarriak eta minidisko. 17:00etan Plater tiroketa Bulatxikin. 19:00etan bertso saioa plazan: Alaia Martin, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikano. Gai-jartzailea: Patxi Larretxea. Ilunabarrean eta gauerditik aitzinera LAIOTZ taldea. Atsedenaldian bingo. Arratsean auzoetako afariak.

 

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA (HAURREN EGUNA)

10:00etan Diana. Goizean pilota txapelketa. Ondotik entzierro ttikia. 13:00etan pilota txapelketako sari banaketa. 17:00etan haurrentzako jokoak. 18:00etan kalejira erraldoi, buruhandi eta herriko musikariekin. Ondotik bonba japoniarrak. 19:00etan herri kirolak: aizkora eta harri-jasotze erakustaldia. Berendu-afari autogestionatua parkean. llunabarrean eta gauerditik aitzinera TRIKIDANTZ taldea. 21:00etan elkartasun afaria Ekaitzan.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun