Kaxerna Irrati libreak bigarren irratsaioa eskainiko du ekainaren 25ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko ekainaren 25a

Kaxerna irratiko kideak, lehen emankizunean.

Hasiera batean hilabeteko azken ortzegunetan egiten dituzte, FM 102.5ean 

Ekainaren 25ean, ortzegunean 19:30ean hasita eginen du Berako Kaxerna irrati libreak bere bigarren emanaldia, FM 102.5ean. Hilabeteko azken ortzegunetan egiten dituzte saioak eta lehenbizikoaren arrakasta ikusita, entzule aunitz espero dituzte oraingoan ere.

 

Kaxerna gaztetxeko proiektu komunikatibo berri honek zenbait irratsaio prestatu ditu: Mari Xulufrai ipuin kontalaria, Uhinen arrastoen bila musika saioa, Kalianbera albisteak, Deus galdetu gabe eztabaida-elkarrizketa saioa eta Hautsontzi ta zerbeza umore saioa, erraterako.

Oraingoz Bera inguruan bakarrik adituko da uhin bidez, baina Internetetik hedatzeko ere lanean ari dira Berako Gaztetxean. Halere, emisioa eta hurrengo egunean, blogera igoko dituzte saioetako audioak. www.kaxerna-irratia.blogspot.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun