Aitzinetik izena eman beharra da eta plaza mugatuak dira. Oraindik lekurik badagoen edo ez jakiteko, Bidaziko herriko bazkideren batengana jotzea izanen da hoberena.
Bidazi elkarteak antolatu du
Bidazi elkarteak ekainaren 27rako txorien kantak hobeki aztertzen ikasteko ibilaldia antolatu du Arantzan. Larunbat goizeko 9:30etik 12:30era izanen da. Lehenengo orduan baskulan azalpen batzuk emanen dira eta ondotik ibilaldia eginen da. Ikastaro edo tailerraren emailea, Mikel Olano Gipuzkoako Aldundiko basoizan bat da eta lehendik ere, Aiako Parke Naturalean adibidez, gisa honetako ikastaroa eman izan du. Ikastaro honetan parte hartuko dutenek, txorien gida liburu batekin eta kataloxekin joanen dira.
Aitzinetik izena eman beharra da eta plaza mugatuak dira. Oraindik lekurik badagoen edo ez jakiteko, Bidaziko herriko bazkideren batengana jotzea izanen da hoberena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.