Disney Fantasy kontzertua eskainiko du Lesakako musika bandak uztailaren 3an

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 23a, 08:31
Urtero bezala arrakastatsua izanen da Lesakako Musika Bandak Sanferminen aitzinetik eskaintzen duen kontzertu berezia. Sarrera gehienak salduak daude gaurgero.

1.500 eserleku prestatuko dituzte eta sarrerak 5 eurotan salgai daude

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Sanferminen aitzinetik emanaldi berezia eskainiko du Udal Musika bandak. Aurtengoan Disney Fantasy kontzertua joko du uztailaren 3an, ortziralean 22:00etan frontoiaren gibeleko aparkalekuan. 

 

Disney filmetako soinu bandak joko dituzte, film hauetako pertsonaiez mozorratuko diren abeslariak lagun dituztela. Horrez gain, 4 antzezlek familia bat irudikatuko dute, abestiak lotuz. Aitzinetik, 18:30ean haurren kalejira izanen da, Mickey eta Minnierekin. Sarrerak 5 eurotan salgai daude Zialdo, Koxkila, okindegia, Telletxea eta Xagun eta Berako Xuga, Errekalde eta Garbicoffen. 2 urte baino ttikiagoek sarrera doan izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun