XXXII. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sariak banatu ditu Lesakako Tantirumairu ikastolak

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 8a, 07:47
32. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketan saritutakoak.

Ekainaren 5ean egin zen ekitaldia, bertso antzeztuak eta bapateko saioaren ondotik

 

Lesakako Tantirumairu ikastolak antolatutako XXXII. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen ekainaren 5ean. Giroa berotzeko, ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, euskara eta baserriaren inguruko bertso antzerkia eta oinak emandako bapateko saioa, Estitxu Arozenaren gidaritzapean. Tantirumairu ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleekin batera, Irain eskolakoek ere lehiaketan parte hartu dutenez, hauek ere hurbildu ziren sari banaketara eta emanaldira.

 

Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: lehen mailan Hegoi Silveira Arrieta; bigarren mailan, Ibon Ruiz Sarasolak lortu zuen lehen saria eta Irain eskolako Nora Maritxalar Garaiarrek aipamena; hirugarren mailan Lexuri Arotzena Portu; laugarren mailan Imanol Mesa Garmendiak saria eta Irain eskolako Peio Iturria Pombarrek aipamena; bosgarren mailan Orti Arotzena Portu eta seigarren mailan Manex Ramos Zumalde.

Ipuinen ilustrazio lehiaketan hauek izan ziren saridunak: Ainitze Martinez Olazabal (lehen maila), Maitane Erkizia Arburua (bigarren maila), Ekiñe Salgado Solo (hirugarren mailan), Garazi Ubiria Garmendia (laugarren maila), Naroa Garbisu Etxabide (bosgarren maila) eta Mattin Lekuona Oiartzabal (seigarren maila)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun