Bidasoaldeko III. Saria Igantzin hasi eta bukatuko da ekainaren 6an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko eka. 4a, 07:31

Berriz ere Nabazko igoera ikusgarria eta gogorra egin beharko dute txirrindulariek.

Helmuga Piedadeko gainean izanen du, 130 kilometroko ibilbidearen ondotik

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen dituen lasterketen baitan sartuko da aurten ere Bidasoaldeko Saria, ekainaren 6an. 2011. urtean antolatu zuen lehen aldiz Igantziko Biltokiko txirrindularitza atalak sub-23 kategoriako txirrindularientzat. 2013an elite kategoriako txirrindulariak ere ateratzeko eta Euskaldun Txapelketarako baliagarria izateko, ibilbidea luzatu egin zen 130 kilometroak bitarte. Aurten ere Euskaldun txapelketarako baliagarria izanen da eta Bidasoaldeko Sari honek, Nafarroako errepideko txapelketa ere erabakiko du. Beraz, elite eta sub-23 kategorietako lehenbiziko nafarrak, 2015eko Nafarroako errepideko txapeldun ere izanen dira.

Igantziko Biltokik duela bi urtekoaren ibilbide beretsua prestatu du horretarako. Igantziko plazatik 15:30ean abiatuta, Berrizaun, Bera, Alkeberea, Bera, Lesaka, Piedadeko gaina, Igantzi, Berrizaun, Sunbilla (tarteko helmuga), Oronoz-Mugairi-Donez­tebe, Berrizaun, Bera (TH), Lesaka, Piedadeko gaina, Igantzi, Berri­zaun, Sunbilla (TH), Be­rrizaun, Lesaka, Nabaz­ko gaina, Lesaka, Berri­zaun, Lesaka, Be­rrizaun eta Igantzin barna, Piedadeko gainean izanen dute helmuga. Beraz, bi aldiz igoko dute Piedadeko gaina Lesaka aldetik eta helmugarako Igantziko aldetik. 

Orai lau urte Caja Ruraleko Yelco Gomez izan zen irabazle eta eta 2013an Victor Martin, Lizarte taldekoa. Biak profesionalak dira orain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun