Azken edizioetan bezala, alderantzizko noranzkoan eginen da. Mendizaleak Agerratik aterako dira eta Zigorriagarako bidea hartuko dute. Gero, Manttaletik pasata Ibardinera joanen dira eta Erentzunera igotakoan Intzolara jautsiko dira. Gorako bidea hartuko dute berriz ere, Iesolatik pasatzeko. Hau izanen da aurtengo itzuliaren nobedadea, ibilbidea pixka bat aldatuta, Intzola eta Iesolatik pasa beharko baitute mendizaleek. Ibilbideko punturik gailurrena zapaldu beharko dute gero mendizaleek: Larun. Hemendik Lizuniagara jautsiko dira eta Larretagainatik pasatakoan hasitako tokian bukatuko dute itzulia, Agerran.
Izen-ematea egun berean 06:00etatik 07:50 bitarte egin daiteke edo bertzela ortzirala baino lehen www. mendizmendi.com web orrian. Mendi itzulia, berriz, 07:00etatik 08:00etara aterako da. Parte hartzeko federatuek 8 euro eta federatu gabeek 10 euro ordaindu beharko dituzte.