Euren laguntza eskaini nahi dutenek, guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera idatzita izena eman edo 948630314 telefonora deitu dezakete. Eta Facebook bidez edo elkarteko kideren bati aipatzea ere nahikoa da. Boluntarioen beharra handia dela diote, bestela zailtasunak izanen dituztelako antolatzeko orduan.
Larunbat arratsaldeko 5etan abiatuko dira txirrindulariak Beratik eta Bereauko zubia, Etxalarko Benta, Berrizaun, Iruribieta, Bera, Zalain, Bereau, Etxalarko Benta, Berrizaun, Bera, Zalain, Bereau, Lesaka, Piedadeko gaina, Igantzi, Berrizaun eta Bera (helmuga Eztegara pasealekuan, 19:00 aldera) ibilbidea eginen dute. Euskal Herria Torneorako baliagarria da gainera.