Dena prest dago Etxalarko II. Mendi Itzulirako

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko api. 28a, 08:21

Etxalarko II. Mendi Itzuliak 28 eta 24 kilometroko ibilbideak izanen ditu aukeran.

Maiatzaren 2an eginen da eta bi ibilbide izanen dituzte aukeran

Apirilaren 18an antolaketarako azken bilera egin zen eta dena lotuta gelditu da maiatzaren 2an Altxata Kultur Elkarteak antolatu duen Etxalarko Mendi Itzuliaren bigarren ediziorako.

Egunean bertan 06:30etik 07:30era eman daiteke izena frontoian edo aldez aurretik www.mendizmendi.com web gunean. Irteera ordua 7:30etatik 8:30etara izanen da herriko plazatik. Informazio guztia altxata.org web orrian dago.

Bi ibilbide ezberdin izanen dira aurten aukeran; 28,2 kilometrokoa eta 24,2 kilometrokoa. Hauek izanen dira ibilbideak: herriko plaza, Altxata, Infernuko Errota, Etxebertzeko Borda, Pareta Zahar, Azkua eta plazan bukatu. Janari eta edari puntu hauek egonen dira: Herrian, Altxatan, Etxebertzeko Bordan, Pareta Zaharren, Larre Zabalen eta berriz ere herrian. Mendi itzuliko kamisetak egonen dira salgai egunean bertan plazan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun