Bortzirietako 15 bat eragilek Bateragarritasunaren ituna sinatu dute

ttipi-ttapa 2007ko urt. 18a, 18:03
TTIPI TTAPA

Itun horren laguntzaz generoen arteko ezberdintasuna deuseztatu nahi dute

Asteazken arratsaldean Bortzirietako udalek eta hainbat eragilek tartean, ELA sindikatua, Rikardo Baroja eskola, Uxoa emakume taldea, Toki Ona Guraso Elkartea, Irain Guraso Elkartea, Onin udal taldea, Cederna-garalur elkartea, Igantziko eskola, Bortzirietako Osasun zentroa, Tantirumairu Ikastola eta Irain Eskolak, Bortzirietako Uztartzeko Toki ituna edo lana familia eta bizitza pertsonala uztartzeko itun mankomunatua sinatu zuten Lesakako Herriko Etxean.

Eragileek eta udalek itun horretan hartu dituzten konpromisoen bitartez emakumeei eta gizonei haien lana, familia eta bizitza pertsonal uztartzea erraztu nahi dute, mendekotasuna duten pertsonen arretaren arloan familiei sostengua emanen dieten neurri eta zerbitzu gehiago eta hobeak emanez, lana antolatzeko modu berriak bultzatuz, giza baliabideak bestela kudeatuz, eta administrazioetan eta enpresetan lan baldintza berriak ezarriz. Baina batez ere pentsamoldeak aldatuz, eta etxeko eta familiako erantzukizunak eta eginkizunak orekatuz, halabe,r denboraren banaketa egokituz.

Azken batean bateragarritasunaren itun hau eguneroko bizian generoen ezberdintasuna deuseztatzeko plana da Ainhoa Güemes Bortzirietako Oinarrizko Gizarte zerbitzuen Mankomunitateko teknikariak erran zuenez.

INAI, berdintasunaren aldeko Nafarroako institutuko presidentea Teresa Aranaz bertan egon zen, eta sinatzaile guziak zoriondu zituen hainbat eragileen artean adostasunera ailegatzea ez baita erraza. Lehen aldia da horrelako hitzarmena sinatzen dela mankomunitate batean. “Zoriontzen zaituztet Nafarroako Gobernuaren izenean, herri batean adostasunera ailegatzea ez baita erraza, eta kasu huntan ari gara 5 herriez, ados jartzen gai izan direnak XXI mendeko erronka batean, adiskidetasunean, misio zail batean. Gai honetan norberak ongi etorriak gara lan egiteko hainbat esparrutan, lanean, familian edo bizi pertsonalean. Uste dut, XXI mendeko gizarte heldu bezala, gai izan behar garela adiskidetasunak suposatzen duen erronkari erantzuteko. Adiskidetasun horrek herritar guzien bizi baldintza hobetzearen alde egiten duelarik. arreta lana sexu baten esku ez utziz. Hau guzia pertsona batzuen ardura da, sexuari garrantzirik eman gabe”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun