Bestak 2025

[ARGAZKIAK] Asteburu mugitua izan dute Legasan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 8a

Abuztua herriko bestekin borobildu zuten legasarrek, eta iraileko lehenbiziko asteburua ere besta giroan pasatu dute, Leokadiako edo herrian erraten duten bezala, Lokariko bestak ospatuz.

Ortzirale arratsaldean, Basagaitz kultur elkarteak antolatuta, Hodei Magoaren ikuskizuna izan zuten. Plazan egitekoa bazuten ere, azkenean, frontoian egin zuten, plazan eguzkiak gogotik jotzen baitzuen... Haur, gazte eta heldu, 70 bat lagun elkartu ziren eta gustura egon ziren.

Larunbat arratsean hasi zituzten Lokariko ermitako ospakizunak. 90 bat lagun elkartu ziren afaltzeko. Igandean eman zioten segida bestari, eta bazkarian, 160 bat lagun bildu ziren. Eguraldi ederra lagun, giro bikaina izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun