Bestak 2025

Leokadiako bestak asteburu honetan ospatuko dituzte Legasan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 4a

Joan den urtean, Santa Leokadiako bestetako bazkarian hartutako irudia.

Leokadiako hitzorduez gain, Legasako Basagaitz kultur elkarteak Hodei Magoaren ikuskizuna antolatu du larunbat arratsaldean plazan.

Herriko bestak akitu orduko, Leokadia ermitako hitzorduari begira jartzen dira legasarrak, eta aurten ere halaxe eginen dute.

Larunbat honetan, irailaren 6an, Leokadiako ekitaldiekin hasi aitzinetik, Hodei Magoaren ikuskizuna izanen da plazan, 18:30ean. Horren ondotik, 20:00etan, Leokadiako bestei hasiera emanen dien txupinazoa botako dute eta, segidan, ezkila jotzea eginen dute. 21:00etan, berriz, zopak izanen dituzte.

Igandean, irailaren 7an, 12:00etan, ermitan meza entzun ondotik, 13:00etan, bazkaria eginen dute. Arratsaldean, musika izanen dute: 17:00etatik 21:00etara Jalisko eta Jontxu DJak ariko dira eta haiekin dantzan ariz emanen diote bukaera bestei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun